Ez dut inolako frogarik baina nik beti pentsatu dut bi eme dituen “marmoka” hitza ingeleseko "mermaid"etik etor litekela (txortan eta trixerta bezala). Mere+maid, hau da, itsaslamina, hitzaren lehen zatiak itsasoa esan nahi du. Beraz, agian bai…
- 0 Posts
- 4 Comments
Joined 4 years ago
Cake day: November 28th, 2020
You are not logged in. If you use a Fediverse account that is able to follow users, you can follow this user.
Txopi@lemmy.eusto Etimologien komunitatea@lemmy.eus•Euskarazko zenbakien etimologia, zenbaketa keinuetan oinarritua2·3 years agoNi ere nahiko hotz geratu naiz teoria horrekin. Agian protoeuskaraz gehiago jakin behar da artikuluaz gozatzeko.
Euskaltzaindiako hiztegiak aipatzen duen adiera hori bistakoa dela uste dut. Zuk zeuk aipatu dituzun adibideetan argi ikusten da: lagunmin, ikusmin. Ez du oinazearen adiera bakarrik. Etimologian sartu beharrik gabe, erabilerak argi uzten du nire ustez.
Etimologiara joz gero, barru-barrukoa adierazteko muin hitza ere badugula aipatuko dut, min partikularen oso antzekoa. Baliteke ahoskeraren eraginez kasu batzuetan “u” galdu izana (“burmuin” hitzaren kasuan ez da halakorik gertatu) edo biek nolabaiteko lotura izatea. Egia esan, mina berez gurputzaren barrenean sortzen den zerbait da beti eta ez da asko bilatu behar “muin” eta “min” hitzen artean lotura bat aurkitzeko.
Beraz, nik ulertzen dudan moduan, maitemina zure barrenetik, muinetik, maite duzuna litzateke (lagunmina bezala) eta horrek batzuetan mina eragin diezazuke edo bat ere ez.